25 févr. 2011
HENDAIA EUSKARAZ
HENDAIA EUSKARAZ bigarren aldikotz !
Lehen aldiak bildu zuen arrakasta kontutan harturik, Hendaiako Euskara Batzordeko hautetsiek erabaki dute 2011ko martxoa berriz euskararen hilabetea izanen dela. 2010eko aldiaren helburu nagusia euskara udal zerbitzuetan bultzatzea bazen, aurtengo ekitaldirako hautatu gaia da "Euskara karrikan, Hendaiako elkarteen bidez". Batzordeak dei egin die, beraz, hainbat ekintza eta animazio proposa ditzaten, eta hauetarik anitzek erantzun dute.
Aurten ere, adin eta gustu guztientzako jarduerak izanen dira: animazioak eta bisitako Abbadiako eremuan eta gazteluan, antzerkia, proiekzioak, ipuinak, kirolak... Atsegin handiz ere ukanen dugu 2010eko ekintza arrakastatsu batzuk berrikusteko aukera, hala nola Bertsu Afaria edo Aurelia Arkotxaren testuen irakurketa musikarekin. Iaz bezala, jarduera batzuk denei irekiak dira, eta beste batzuk publiko berezi bati zuzenduak. Elkarteentzat, mahai-ingurua antolatuko da “Hendaiako elkarteak eta euskara” gaiaren inguruan.
Hori guztia festa egun batekin amaituko da martxoaren 27an, eta aurten, duela gutxi joan zitzaigun Xabier Lete poetari eskainiko zaio omenaldi musikala.
Hainbeste jarduera motako programa hau proiektu horren alde mobilizatu diren elkarteen eta herriko zerbitzuen laguntzarekin osatu da. Beraz, denek egin eta Euskara zerbitzuak koordinatu proposatze eta antolatze elkarlan zabal baten emaitzak du 2011ko martxo honetan argia berriz ikusiko. Halaber, hautetsiak eta Hendaiarrak sentsibilizatzeko aukera da, gure herrian euskaraz ere bizitzen ahal izateko abia daitezkeen edo oraindik egitekoak diren ekintzen inguruan.
Programa kontsulta daiteke Hendaiako Herriko Etxearen web gunean. Esku-orriak aurkituko dituzue ere Herriko Etxean, Turismo Bulegoan, eta publikoa joaten den hainbat lekutan.
Hendaia Euskaraz Facebook-en ere aurki daiteke
ALBISTE HAU UDALEKO WEBGUNE OFIZIALETIK KOPIATUTA DAGO. PROGRAMA IKUSTEKO
EGIN KLIK.
Inscription à :
Publier les commentaires (Atom)

Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire